XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ospetsuen erasoa Orain dela berrogei urte modan zeuden sketchez osatutako filmeak.Italiar zinemak makina bat eman zituen, eta egile ezagunak berriekin tartekatuz, ondoren ospetsu izango zen batek baino gehiagok bere lehen aukera izan zuen.
Orain ez da holakorik egiten eta burutuz gero luxozkoa da.
Honela gertatzen Martin Scorsese, Francis Ford Coppola eta Woody Allenek parte hartu duten filmearekin.
Woody Allen-ek
Bertan bere lehen filmeetara itzultzen da nabarmenki.
Bere ama juduak zanpatua duen semea, Woody Allen bera, aurkezten digu umorez jositako kontakizunean.
Francis Ford Coppola-k
Istorioak guraso famatuak dituen neskatxaren istorioa kontatzen digu.
Hauek beti kanpoan daude eta bera hoteleko konserjearen ardurapean bizi da.
Azkenik Martin Scorsese-k New York betetzen duten artista snoben mundua dakarkigu
Pintatzen ikasi nahi duen ikasleak bere maisuarekin duen harremana da sketch honen gaia.
Jane Fonda ere pantailetan dugu.
Ez da antzezle nagusia soilik, berak bultzatu bait du proiektu guztia.
Carlos Fuentes-en nobelan oinarritzen da iraultza mexikarraren garaian kokatutako istorio hau.
Jane Fonda hazienda batean lan egiten duen amerikar irakaslea da eta iraultza eta amodioarekin topo egingo du matxinatuak hazienda hartzen dutenean.
Zuzendaria Luis Puenzo argentinarra da, gure artean
Amaitzeko Donostian beste hirietan egon
Lehenengoa sobietar gaztediari buruzko filme xarmant eta aipagarria dugu eta bigarrena Tony Bill-en lehen lana.
Bertan jenero ugari nahastuz filme ikusgarria lortzen du.
Thriller berezi eta ez ohizkoa. J.J. IRIBAR.